Caja Laboral Pensiones S.A., G.F.P.
Informazio korporatiboa
CAJA LABORAL PENSIONES SA GFP sozietatearen % 100eko partaidetza CajaLaboral Coop. de Créditorena da,eta sistema indibidualeko eta ekarpen zehatzeko pentsio-funtsak kudeatzea eta administratzea ditu jarduera nagusi.LABORAL Kutxak merkaturatzen ditu Caja Laboral Pensionesek kudeatutako pentsio-funtsak.
Pentsio-funtsetan mota askotakoak daude, partaide guztien arrisku-profilei erantzuteko: errenta finkokoak, errenta finko mistokoak, errenta aldakor mistokoak eta Biziaro motakoak.
Pentsio-funts guztietan, inbertsioak zorroratzeko ohiko finantza-analisiak ez ezik, IGG (ingurumena, gizartea eta gobernantza) faktoreei lotutako finantzaz kanpoko arriskuen analisiak ere egiten dira.Kudeatutako pentsio-funtsek ez dute ingurumenari edo gizarteari lotutako ezaugarririk sustatzen, eta ez dute inbertsio jasangarriko helburu zehatzik, 2019/2088 EB Erregelamenduko definizioen arabera.
Kudeatzailearen datuak:
Izena: Caja Laboral Pensiones SA GFP
Helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua zk.g., Arrasate 20500 (Gipuzkoa)
IFK: A20910733
Merkataritza Erregistroko inskripzio-zk.: 180 folioa, 2.238 liburukia, SS 27279 orria, 1. inskripzioa
APFZNko erregistro-zk.: G0217
Entitate gordailuzain eta merkaturatzailea: Caja Laboral Popular Coop. de Crédito
Gizarteari, ingurumenari, etikari edo gobernu korporatiboari buruzko kontsiderazioak inbertsioetan
Caja Laboral Pensiones SA GFPk inbertsio gizartearekiko arduratsuari buruzko politika onartu zuen, inbertsio gizartearekiko arduratsuei dagokienez kudeatutako pentsio-planen inbertsioetarako barneko integrazio-prozedurak zehazteko asmoz. Garapen jasangarriari laguntzea da politika horren helburua, eta, horretarako, ingurumenaren, gizartearen eta gobernu onaren irizpideak integratzen ditu egindako inbertsioetan.
Politika horrek bi arlotatik heltzen die inbertsio gizartearekiko arduratsuei:
- Esklusio-politikatik. Barne hartzen ditu esklusio orokorrak (zerrenda jakin batzuetako aktiboetan/konpainietan ez inbertitzeko erabakiak) eta sektore jakin batzuen esklusioa; alegia, ESG inbertsioei dagokienez erakundearen estrategiarekin bat ez datozen jarduera-sektoreena, sektore sentikorrena eta gatazkena.
- Finantzaz kanpoko arriskuak eta ESG irizpideak (ingurumena, gizartea eta gobernantza aintzat hartzen dituztenak) integratutako aurreikuspen-planetarako inbertsio-erabakiak aztertzeko eta hartzeko prozesuan integratzeko prozesutik.Prozesu horretan sartzen dira zuzeneko errenta aldakorreko aktiboak (akzioak), zuzeneko errenta finko pribatuko aktiboak (bonu korporatiboak) eta inbertsio kolektiboko erakundeetakoak —horietarako, kanpo-hornitzaile batek emandako adierazle bat (ESG Risk) erabiltzen da—.Integrazio-prozesuan errenta finko publikoko zuzeneko aktiboak ere sartzen dira (zor subirano nazioz gaindiko edo autonomikoaren bonuak, funtsaren likidezia kudeatzeko aldi bereko eragiketak barne direla), eta, horiek neurtzeko, hainbat indize erabiltzen dira, hala nola demokrazia-indizea, social progress indexa eta SDG dashboarda.
Ageriko eta eperako gordailuetako aktiboak eta deribatuetako posizioak aurreikuspen-planetako zorroen ESG analisitik kanpo geratzen dira.
Bestalde, jakinarazten da erakundeak gaur egun ez dituela kontuan hartzen inbertsioen kudeaketako jasangarritasun-faktoreei buruzko intzidentzia kaltegarriak; izan ere, intzidentzia kaltegarri horiei dagokienez, ez dauka arreta egokia eskaintzeko politikarik. Kudeatzailearen arreta egokiari buruzko politika SFDR araudiaren arabera 8. edo 9. artikulukotzat jo daitezkeen pentsio-planei soilik aplikatzen zaie.
Epe luzeko inplikazioaren eta boto-eskubideen politika
Caja Laboral Pensiones SA GFPk LABORAL Kutxa taldeko kide den Caja Laboral Gestión SGIIC SA Inbertsio Kolektiboko Erakundeen kudeatzaileari eskuordetu dio kudeatzen dituen pentsio-funtsek inbertitzeko aukeratzen dituzten aktiboak kudeatzeko eginkizuna.
Era berean, Caja Laboral Pensiones SA GFPk Caja Laboral Gestión SGIIC SAren esku utzi du kudeatzen dituen pentsio-funtsek inbertitzeko aukeratzen dituzten baloreei dagozkien eskubideen erabilera (eskubide politikoak barne), Inbertsio Kolektiboko Erakundeen kudeatzaileak gai horren inguruan duen politikan oinarrituta.
Politika hemen hemen kontsulta daiteke.
Bezeroaren arreta zerbitzua
Caja Laboral de Pensiones SA GFPk LABORAL Kutxaren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren esku utzi du bere Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua.
Salaketen kanala
LABORAL Kutxa Taldeko entitateei aplikatu beharreko salaketen kanalerako sarbidea.
Erakundeko ikuskarien identitatea
Ernst & Young S.L.
Informazio-eskaera
Merkaturatutako pentsio-funtsei buruzko informazioa doan eska daiteke:
Kudeatzailearen helbidean (Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua zk.g., 20500 Arrasate).
LABORAL Kutxaren sareko edozein bulegotan.
Kudeatzailearekin harremanetan jarrita, telefono-zenbaki honen bidez: 943 797 135.
Mezu elektroniko bat bidalita helbide honetara: planesdepensiones@laboralkutxa.com
Pentsio-funtsa inskribatuta dagoen AZOko erregistroak kontsultatuz edo entitatearen webgunearen bidez hemen.