Caja Laboral Gestión, S.G.I.I.C., S.A.

Informazio korporatiboa

CAJA LABORAL GESTIÓN, S.G.I.I.C., S.A.U. Caja Laboral Kreditu Kooperatibaren % 100eko partaidetza duen sozietatea da. Bere jarduera nagusia inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzea eta administratzea da. Gaur egun 6.000 milioi eurotik gorako ondarea administratzen du, inbertsio kolektiboko 40 erakundetan baino gehiagotan banatuta, eta 185.000 partaidetza-kontu baino gehiago ditu. Halaber, agindupean 2.000 milioi eurotik gorako inbertsioak kudeatzen ditu. Caja Laboral Gestión S.G.I.I.C.-ren IKEak Laboral Kutxak merkaturatzen ditu.

Inbertsio-funtsen sorta zabala dago, inbertitzaile guztien arrisku-profilak barne hartzeko: funts bermatuak eta errentagarritasun-helburukoak, errenta finkoko funtsak, errenta aldakorreko funtsak, errenta finkoko zein aldakorreko funts mistoak, eta funts globalak.

Inbertsio-funts guztietan, inbertsioak zorroan sartzeko egin ohi diren finantza-analisiez gain, IGG faktoreekin (Ingurumenekoak, Gizartekoak eta Gobernantzakoak) lotutako finantzaz kanpoko arriskuen analisiak sartzen dira. Ildo horretan, gainera, inbertsio-funts guztiek, bermatutakoek, errentagarritasun-helburuko funtsek eta LK Burtsa IF funtsak izan ezik, ingurumen- edo gizarte-ezaugarriak sustatzen dituzte, eta inbertsio jasangarrien gutxieneko konpromisoa izan dezakete ((EB) 2019/2088 Erregelamenduaren 8. artikulua).

Gestorearen datuak:

Izena: Caja Laboral Gestión, S.G.I.I.C, SA

Helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua 5, 1. solairua, 20500. Arrasate - Gipuzkoa

IFK: A-20433421

Merkataritza Erregistroko inskripzio-zenbakia: Gipuzkoako ME, 981 idazpena, 86 folioa, 46 liburukia

CNMV erregistro-zk.: 161

Erregistro ofizialaren data: 1993/02/18

Ordainsari-politika

Ordainsarien politikari buruzko urteko ebaluazioa

Jarduera-programa

Interes-gatazken politika

Bitartekariak hautatzeko politika

Gauzatzearen kalitateari buruzko urteko txostena

Bezeroaren arreta-zerbitzua

Caja Laboral Gestión, S.G.I.I.C, S.A. LABORAL Kutxaren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari atxiki zaio.

Salaketa-kanala

Sarbidea: LABORAL Kutxa taldeko entitateei aplika dakiekeen salaketa-kanala.

Informazio eskaera

Merkaturatutako inbertsio-funtsei buruzko informazioa doan eska daiteke:

  • Gestorearen helbidean (Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua 5, 1. solairua, 20500, Arrasate)

  • LABORAL Kutxaren Sareko edozein Bulegotan

  • Gestorarekin harremanetan jarriz 943719848 telefonoan

  • posta elektroniko bat bidaliz helbide honetara: fondosdeinversion@laboralkutxa.com

  • funtsa inskribatuta dagoen CNMVren Erregistroetan kontsultatuz edo web orri honetan: www.cnmv.es